Jai giroan ospatu dute aretxabaletarrek Euskeriaren Eguna

Mirari Altube Arrese 2016ko mai. 24a, 15:44

Herritarrekin bat eginda ospatu zuen Loramendi Elkarteak Euskeriaren Eguna joan den zapatuan. Eta urteroko hitzorduak jai giroa ekarri zuen Aretxabaletara.

Gaztetxoen jolasekin hasi zuten eguna. Gustura aritu ziren horiek Herriko Plazan lokotxak batzen, zaku lasterketan, arrautzak eramaten eta beste hainbat kontutan. Auzoko egitasmoan diharduten marokoarrek eta aljeriarrek ere bat egin zuten jaiarekin eta hainbat jaki gertatu zituzten herritarrek dasta zitzaten.

Okila taila taldekoek, ostera, euren lantxoak erakutsi zituzten eta Hiruatx elkarteak bidezko merkataritzako produktuen postua jarri zuen urtero lez.

Eguerdi partean herriko trikitilariek doinu alaiekin bete zituzten kale-bazterrak eta ondoren bazkaltzera jo zuten guztiek; Iturrigorri pilotalekuan elkartu ziren eguzkitik babestu nahian. Eguraldiak okerrera egin bazuen ere ez gero giroak eta ekitaldi guztiekin jarraitu zuten aurrera, bolo txapelketarekin eta Larrain dantzarekin, besteak beste.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak