Jai giroa Euskeriaren Eguna ospatzeko

Mirari Altube Arrese 2016ko mai. 21a, 18:44

Loramendi Elkarteak antolatutako Euskeriaren Egunak jai giroa ekarri du beste behin herrira. Gaztetxoen jolasak, Auzoko egitasmokoen dastaketa, trikiti doinuak, herri bazkaria, bolo txapelketa, Larrain dantza eta gehiago izango dira, beti ere euskara ahoan dela.

Gaztetxoen jolasekin hasi dute eguna eta Auzoko egitasmoan diharduten marokoarrek eta algeriarrek hainbat jaki gertatu dituzte herritarrek dastatzeko. Okila taila taldekoek, ostera, euren lantxoak erakutsi dituzte, eta Hiruatx elkarteak bidezko merkataritzako produktuen postua jarri du urtero legez.

Herriko trikitilariek doinu alaiekin bete dituzte bazterrak eta ondoren bazkaltzera jo dute; Iturrigorri pilotalekuan elkartu dira eguzkitik babestu nahian. Bolotan jardun dute gero eta Larrain dantzak ere ez du hutsik egingo Euskeriaren Egunean. Ospakizunaren bukaera Ttek! elektrotxarangak girotuko du. "Giro polita sortu da eta oso gustura gaude", adierazi du Iñigo Iñurrategik, Loramendi Elkarteko presidenteak, eta gaineratu: "Disfrutatzeko eguna da, herritarrekin, umeekin, etorkinekin… Horregatik urterokoa izan arren ondo pasatzeko eguna da jai giroan".

Erlazionatuak

Euskeriaren Egunean giro bikaina

Mirari Altube Arrese 2016 mai 21 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak