Diru sarrerak bermatzeko laguntza, eztabaidagai osoko bilkuran

Mirari Altube 2016ko mai. 17a, 16:17

Ohiko osoko bilkura egin dute Aretxabaletan eta diru sarrerak bermatzeko laguntzak eragin zuen eztabaida gehien atzo. EAJK aurkeztutako Elkar Ekin Gizarte Esku-hartze Plan Integrala abian jartzea onartu zuten.

Maiatzeko osoko bilkura egin zuen atzo Aretxabaletako udalbatzak eta onartu zuten ekainaren 26an hautes-mahaietan egon beharko duten herritarren zozketa egiteko eskumena alkateari ematea. Zozketa hori maiatzaren 30ean egingo dute.

Bestetik, bake epailearen ordezkoa oraindik izendatzeko dute eta hautagai bakarra aurkeztu denez, Nerea Egurza aretxabaletarra, hori proposatzea erabaki zuten.

Eztabaida, baina, mozioek eragin zuten. Irabazik aurkeztu zuen Europar Batasuna eta Estatu Batuak merkataritza eta inbertsio libreetarako negoziatzen dabiltzan itunaren aurkakoa, TTIP delakoaren aurkakoa hain zuzen.

Aretxabaleta TTIParen aurkako udalerri izendatzea eskatu zuen eta EH Bilduko zinegotziek babestu egin zuten. EAJko kideak, baina, ez ziren bat etorri, esanaz “oraindik ezagutzeko” dagoela itunak dioena. Eta ez zuen aurrera egin mozioak.

Hurrengo biak diru sarrerak bermatzeko laguntzaren gainerakoak izan ziren. EH Bilduk eskatu zuen aurreko legegintzaldian Aldundiak hartutako laguntzen gaineko erabakia ez uztea bertan behera,  eta Udalari eskaera zehatzak egin zizkioten.

Irabazi mozioaren alde agertu zen; ez, ostera, EAJ, eta mozioak ez zuen aurrera egin. Hain zuzen EAJk diru-laguntzaren gaineko beste mozio bat aurkeztu zuen; Elkar Ekin Gizarte Esku-hartze Plan Integrala abian jartzearen gainekoa. Plan hori Aldundiak proposatu du.

EH Bilduk planaren gaineko zehaztasunak faltan bota zituen. Hala ere, ez zen aurka agertu, eta horien eta Irabaziren abstentzioarekin aurrera egin zuen mozioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak