Almengo kontuak eta pasadizoak gogora ekartzeko erakusketa

Mirari Altube Arrese 2016ko mai. 12a, 17:20
Herritarra argazkiei begira.

Zabalik dago Almen ikastetxearen 50. urteurreneko erakusketa mojen komentuko elizan (17:30-20:00). Egubakoitzean, hilaren 13an, mokadutxoa eskainiko dute 19:00etan, eta horren bueltan aurkezpen txiki bat egin. Ikastola inguruko kideak zein herritarrak gonbidatu dituzte.

Argazkiak eta ikus-entzunezkoak aitzakia dira egunotan, Almengo kontuak eta pasadizoak gogora ekartzeko. Jende mordoa hurreratu da dagoeneko eta bihar egingo duten aurkezpenean kontu-kontari egoteko tartea hartuko dute. Erakusketa zapatuan itxiko dute (11:00-13:00).

Bestetik, urteurrena ospatzeko ekainaren 4an egingo duten festako bazkarirako txartelak salgai dauzkate. Aretxabaletan, Belar Meta arropa dendan eros daitezke; prezioa da 17 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak