Jarduera fisikorako orientazio bulegoa, zabalik

Mirari Altube Arrese 2016ko mai. 6a, 08:30
Durana kalean dagoen orientazio bulegoa.

Atxabalta Mugi egitasmoa aurrera eramaten lagunduko duen orientazio bulegoa dagoeneko zabalik dago. Jarduera fisikorik egiten ez duten aretxabaletarrei aholkuak emango dizkiete, Durana kaleko 13. zenbakian –Murrukixo mendizale elkarteren egoitza–.

Hona hemen ordutegia: astelehenetan, 09:30-13:30; eguaztenetan, 14:30-16:30; eta egubakoitzetan, 16:00-18:00. Iñaki Olaetxea aholkulariak egingo die harrera han.

Osasun etxetik orientazio bulegora

Osasun etxeko mediku eta erizainei dagoeneko aurkeztu diete Atxabalta Mugi, eta datorren astean hasita hara bideratuko dituzte pazienteak. "Hipertentsioa, kolesterola, obesitatea eta antzekoak dituztenei bulegotik pasatzeko errezeta egingo diete", jakinarazi dute Mugi Atxabalta lantaldeko kideek; Gizarte Zerbitzuetatik ere bideratuko dituzte hara.

Horiez gain, edozein herritar hurbildu ahal izango da bulegora aholku eske.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak