Andramaixetako txosna guneko ekitaldiak antolatzeko bilera deitu du Gazte Ekimenak

Mirari Altube Arrese 2016ko api. 25a, 17:05
Gazte Ekimeneko kideak iaz txosna gunean.

Andramaixetako txosna guneko ekitaldiak antolatzeko bilera egingo du Gazte Ekimenak maiatzaren 5ean, eguena, 19:30ean, udaletxe zaharrean. Azken urteetan txosna inguruko giroa "anitza" dela konturatuta herritar guztiak gonbidatu gura dituzte bilerara, ekarpenak egin eta guztien artean antolatzeko ekitaldiak.

"Herritar oro gonbidatu gurako genuke. Aurreko urteotan ere herriko hainbat eragileren eta norbanakoen ekarpenak izan genituen izan gurasoen proposamenak, izan dantza afrikar saioak…", jakinarazi dute Gazte Ekimeneko kideek, eta gaineratu: "Jaiak herritik eta herriarendako antolatu gura ditugu. Horregatik aretxabaletar guztiak zaudete gonbidatuta proposamenak egin eta txosnen gainean berba egiteko".
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak