Beasainen jokatuko du gaur, eguaztena, Hirugarren Mailako taldeak

Mirari Altube Arrese 2016ko mar. 23a, 12:41
Espinosa, CD Vitoria taldearen aurka jokatzen, Ibarran.

31. jardunaldiari dagokion partida jokatuko du UDAko taldeak, gaur, martxoak 23, 20:00etan Loinaz futbol zelaian. Bestalde, UDAko kideak "haserre" daude joan den domekan epaileak aktan jasotakoekin, izan ere, hemendik aurrerako partiduak "baldintzatuko" dituela uste dute.

Web atarian jarritako ohar bidez jakinarazi du UDAk Palet epaileak joan den domekan "hartutako erabakiek" eta "aktan jasotakoek" datozen partidak "baldintzatuko" dituztela. Hala diote: "Euskal Federazioak ez du UDAk aurkeztutako helegitea aintzat hartu eta Paleten gezurrak ontzat emanez, UDAko delegatuak eta hainbat jokalarik bidegabeko zigor gogorrak jaso dituzte eta ezingo dira berdegunean egon". Eta jakinarazi dute berriro aurkeztuko dutela helegitea "erabaki oker horren aurka".

Era berean, taldeak aurrez aurre duen egoerari aurre egiteko nahia agertu dute: "UDAk egoera zailagoak bizi izan ditu eta guztiok batera emango diogu buelta. Beraz, zalantzarik ez izan garaipenaren bila joango direla UDAko mutilak Beasainera. Eta lortuko dugu!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak