Frontenis txapelketako final zortzirenak domekan

Mirari Altube Arrese 2016ko ots. 12a, 18:00
Rosa Ojuel aretxabaletarra jokatzen.

Taldeen arteko fasea bukatuta final zortzirenak jokatuko dituzte emakumeen III. frontenis txapelketako bikoteek, eta oraingoan partidu guztiak domekan izango dira, Iturrigorri pilotalekuan. 

Urtarrileko azken aste bukaeran hasitako txapelketak aurrera jarraitzen du, eta dagoeneko agerian geratu da zeintzuk izango diren aurrera egingo duten bikoteak: "Aste bukaera honetako partiduen ostean, pena handiarekin, baina, bikote batzuk bakarrik jarraituko dute aurrera", jakinarazi dute antolatzaileek, UDAko kideek. 

Aurrekoetan legez harmailak betetzea da antolatzaileen helburua, eta hala, giro ona sortu frontenisaren inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak