500 kriseilu zeruratu dituzte Aretxabaletan "erabakia argitzeko asmoz"

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko ots. 7a, 09:16
Herritarrak kiroldegi aurreko zelaian batu ziren kriseiluak aireratzeko. Argazkiak: Ekaitz Filarmendi

600 bat lagun batu zituen atzo iluntzean Aretxabaletako Gure Esku Dagok Argitu Erabakia ekimenaren bueltan. Haizeak traba egin arren, aurreikusitako 500 kriseiluak piztu eta zeruratu zituzten.

"Haizearen gorabeherak tarteko, borondatea badagoela ikusi da", esan zuen Jasone Gorroño ekimenaren bultzatzaileetako batek. "500 kriseilu jarri genituen salgai, eta faltan egon dira. Gaur ekitaldira ere 600 bat lagun etorri dira", gehitu zuen.

Trikitilariek, txalapartariek, bertsolariek... borobildu zuten Ibarra kiroldegi aurreko zelaian egindako ekintza. "Erabakitzeko nahiak batu gaitu hemen", esan zuen Maider Garaik han irakurritako testuan. "Batzen gaituena desberdintzen gaituenaren gainetik jartzeko garaia da. Ahalmena badugula sarritan erakutsi dugu eta orain inoiz baino gehiago indarrak batu behar ditugu", gehitu zuen. "Herri bat gara, Euskal Herria. Erabakitzeko eskubidea dugu, eta hori gauzatzeko, herritarron garaia heldu dela ozenki aldarrikatuko dugu gaur, kriseiluak lau haizetara askatuz eta bihar, hautestontziak betez", azpimarratu zuen.

Hori horrela, Euskal Herriko beste zenbait herritan bezala, Debagoieneko bederatzi herrietan ere herri galdeketak egongo dituztela azaldu zuen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak