Miren Lorea Lana: "Aretxabaletarrak zoriondu gura ditut erakutsitako gizatasunagatik"

Mirari Altube Arrese 2016ko urt. 25a, 14:39
Miren Lorea Lana, zinegotzi sozialista.

Sozialistek aretxabaletarrak zoriondu dituzte galdeketan izandako parte-hartze altuagatik. Eta erakutsitako "gizatasuna" nabarmendu gura izan dute, era horretan berretsi dutelako edukiontzi bidezko hondakin bilketa sistemaren alde daudela Aretxabaletan. 

Miren Lorea Lana zinegotziak jakinarazi du herritarrek hondakin bilketa sistema bat baino gehiago aukeratu dutela, Bilduri erakutsi diotelako "zentzuz jokatzen": "Atez atekoa ezarri zuen Bilduk irizpide alderdikoiak erabilita eta ez irizpide teknikoak".

Era berean, Unai Elkoro alkateari eskatu dio Lanak behar diren neurriak hartzeko "lehenbailehen" jarri ahal izateko edukiontzi bidezko sistema. Eta aretxabaletarrak animatu ditu gaikako bilketa-tasak hobetzeko lanean jarrai dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak