goiena.eus

Bosgarren edukiontzia hautatu dute aretxabaletarrek alde handiarekin

  Ingurumena  Aretxabaleta

2.600 botorekin bosgarren edukiontzi bidezko sistemaren alde agertu dira herritarrak Aretxabaletan. Atez ateko bilketa sistemak, ostera, 801 boto jaso ditu. Giro lasaian egin den galdeketan herritarren %59,9k hartu du parte.

Ez da inolako gorabeherarik izan hondakinen kudeatze sistema aukeratzeko Udalak deitutako galdeketan, eta 5.680 herritarretatik 3.406 lagunek eman du botoa.

Udal gobernuko kideek bosgarren edukiontzi bidezko sistemaren alde bozkatzeko eskatu zieten herritarrei, eta EH Bilduk eta Irabazik, ostera, bi sistemak ikusi dituzte begi onez, beti ere birziklatze-tasa %80tik gorakoa baldin bada. Horren aurrean, edukiontzi bidezko bilketa sistema (organikoarena eta errefusarena txiparekin) izan da nagusi 2.600 botorekin, eta orain arteko sistema, atez atekoa, 801 herritarrek babestu dute.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Bosgarren edukiontzia deritzona borondatezko gaikako bilketan oinarritzen da, eta sistema honekin inon ez da gainditu %45eko gaikako bilketa. Aretxabaletan ezarriko den sistema (mankomunitateko txostenean azaltzen den bezala eta udalak berak esan duen bezala) "txip bidez kontrolatutako edukiontziena" da, Arrasaten eta Elgetan dagoena, eta %70etik gorako emaitzak eman dituena. Sistema hau ez da borondatezkoa, nahitaezkoa baizik.
Aretxabaletan gainera %80ko gaikako bilketa jarri dute helburu bezala! Primeran!

Bosgarren edukiontzia duten Gipuzkoako herrietan Aretxabaletan jarriko den sistema ezarriko balitz, gauzak asko aldatuko lirateke. Errauskailua, adibidez, ez litzateke bideragarria izango.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa