Goizetik hasi dira aretxabaletarrak hondakinen bilketa sistema erabakitzen

Xabier Urtzelai 2016ko urt. 24a, 10:00

Lehenengo ordutik (09:00) hasi dira aretxabaletarrak bosgarren edukiontziaren alde ala atez ateko sistemaren alde botoa ematen. 5.693 herritar daude deituta Kurtzebarri eskolan (gimnasioan) botoa ematera eta ordutegia da 09:00etatik 20:00etara.

Aretxabaletan erroldatutako 18 urtetik gorakoek bozkatu ahal izango dute, eta horietatik 895 lagunek dagoeneko egin dute; izan ere, Udalak astebete eman du aurrez bozkatu ahal izateko.

Udal ordezkari guztien artean adostu dituzte herri galdeketaren nondik norakoak, eta ez da inolako zalapartarik sortu herrian horren inguruan. Hala, gaurko eguna ere lasai joango delakoan daude alderdiak, eta herritarrak bozkatzera gonbidatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak