Birziklatze tasa %80tik "ez jaistea bermatuko dela" dio Irabazik sistema edozein izanda ere

Mirari Altube Arrese 2016ko urt. 21a, 13:30

"Garrantzitsutzat" jo du domekako galdeketa Irabaziko kide den Luis Mariano Gomezek, eta edozein izanda ere aukeratutako sistema, %80tik gora dagoen egungo birziklatze portzentajea "ez jaistea bermatuko dela" zehaztu du. 

Hala dio Gomezek: "Domekan, lehenengoz, herri galdeketa batean hartuko dugu parte: gaikako hondakin bilketa sistema aukeratuko dugu Aretxabaletarako. Irabazirendako garrantzitsua da bi arrazoiengatik: batetik, hainbestetan aldarrikatutako lez erabakiak herritarrek hartuko dituztelako; eta bestetik, atzean utziko dugulako orain urte batzuk %30eko portzentajearekin birziklatu beharra zegoen edo ez planteatzen zen eztabaida".

Udal ordezkarien "jarrera ona dela-eta" aho batez adostu eta onartu direla galdeketa arautzen duten baldintzak gaineratu du, eta edozein izanda ere aukeratutako sistema, "bermatuko" dela %80tik gora dagoen egungo birziklatze portzentajea ez jaistea: "Hori hala da aretxabaletar guztien erantzukizunari esker; eta horretan bai gaude Europako gorenean". 

Baina zalantzak ere azaldu ditu: "Baliabide gehiagotan inbertitu behar da, lanpostuak arriskuan jarri, ingurumena, portzentaje horiek lortzeko konpromisoa hartu ez duten lekuetan erraustegia eraiki beharra dagoela pentsa dezaketelako".

Herritarrak iritzia ematera gonbidatzen ditu Irabazik: "Guztion artean Aretxabaletarako onena aukeratuko dugulako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak