Kilimak jaso du erakusleiho lehiaketako sari nagusia

Mirari Altube Arrese 2015ko abe. 23a, 14:58
Kilimako Meritxell Serrato eta Unai Elkoro alkatea.

Kilima umeendako arropa dendarendako izan da erakusleiho dotoreenaren saria. Gabonetako euskarazko mezurik onenarena, ostera, Belar Metak jaso du.

Olentzero eta Mari Domingi motor gainean daude Kilimako erakusleihoan. Eta epaile lanetan jardun duen adituak honakoa baloratu du: sinplea, eta era berean, erakargarria; umeei zuzendutako mezu argia; argien erabilpen egokia; eta egindako lana. Irabazlea dela dioen plaka eta asteburu pasa jaso ditu saritzat Meritxell Serrato ugazabak Unai Elkoro alkatearen eskuetatik.

Gabonetako euskarazko mezurik politena, ostera, Belar Meta arropa dendarendako izan da. Idoia Elexpuru eta Uxue Erañak jakiz betetako otarra jaso dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak