Abenduaren 5ean Durangoko azokara joateko bi autobus jarri gura ditu Udalak

Mirari Altube Arrese 2015ko aza. 23a, 14:43
Durangoko azoka.

Durangoko azokara Aretxabaletatik bertatik autobusean joan gura dutenek abenduaren 5ean, zapatuan, izango dute aukera. 

Udalak bi autobus jarri gura ditu: bata eguerdian itzultzeko (13:30) eta bestea gauean (22:00). Horretarako izena aurrez eman behar da Arkupe kultura etxean (prezioa, 4 euro). Azken eguna abenduaren 2a da.

Hona autobusen gaineko argibideak:

  • Aretxabaleta-Durango-Aretxabaleta (goiza)

Irteera: 9:30ean, Aretxabaletan

Itzulera: 13:30ean, Durangon

Prezioa: 4 euro

  • Aretxabaleta-Durango-Aretxabaleta (egun osoa)

Irteera: 10:00etan, Aretxabaletan

Itzulera: 22:00etan, Durangon

Prezioa: 4 euro

Izena eman behar da Arkupe kultura etxean eta azken eguna da abenduaren 2a, eguaztena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak