Mendi irteerak antolatu ditu Guraso Foroak abendutik ekainera bitartean egiteko

Mirari Altube Arrese 2015ko aza. 20a, 16:00

Aretxabaletako Guraso Foroa indartsu dabil lanean. Herriko hiru ikastetxeetako gurasoen ordezkariek eta Udal arduradunek osatutako topaguneak antolatuta trebakuntza saioak egiten dabiltza azaroan. Eta orain ekimen berria aurkeztu dute: abendutik ekainera bitartean mendi irteerak egingo dituzte Murrukixo Mendizale Elkartea lagun dutela.

Iazko ikasturtean jarri zuten abian, Aretxabaletan, Guraso Foroa. Eta ordutik hona ekintza asko dabiltza egiten. Azaroan, esaterako, nerabeen gurasoendako heziketa saioak antolatu dituzte. Joan den astean nerabe eta gurasoen arteko komunikazioaren gainean jardun zuten, eta atzo, Internetaren eta sare sozialen gainean. Pantallas Amigas elkarteko kideak etorri ziren argibideak ematera, eta datorren eguenean ere egingo dute hitzaldi hori, oraingoan gazteleraz. Ibarra kiroldegian da, 18:00etan

Aretxabaletako hiru ikastetxeetako gurasoen ordezkariek, hau da, Kurtzebarri eskolakoek eta institutukoek, Arizmendi ikastolakoek eta Pausoka haur eskolakoek; Kuku Miku elkarteko kideek; eta Udal arduradunek osatutako topagunea da Guraso Foroa. Eta atzo ekimen berria aurkeztu zuten: 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoendako mendi irteerak. Hainbat helburu ditu horrek, horietako bat da herriko ikastetxeetako familien arteko harremanak sendotzea.

Murrukixo mendizale elkarteko kideak izan dituzte lagun irteera horiek antolatzerakoan. Eta egutegia zehaztuta dute. Lehenengoa abenduaren 12an izango da eta Eskoriatzako Apotzaga eta Gellao auzoetara joango dira. Ondoren hilabetean irteera bat egingo dute ekainera bitartean. Hona egutegia:

Hilabetea

Eguna

Irteera

Abendua

19

Apotzaga-Gellano

Urtarrila

16

Muruko barrenak

Otsaila

13

Muru 

Martxoa

5

Areantzako elurzuloa

Apirila

9

Kurtzetxiki

Maiatza

7

Haitzulo 

Ekaina

4

Asentzio

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irteera horiek zapatu goizetan egingo dituzte; Herriko Plazan elkartuko dira 10:00etan eta 13:00etarako bueltan izango dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak