Aretxabaletako Udalak Parisko atentatuak "bete-betean" gaitzetsi ditu

Mirari Altube Arrese 2015ko aza. 16a, 16:30
Udalbatzako kideek eta herritarrek egindako elkarretaratzea.

Aretxabaletako Udalak Parisen gertatutako atentatuak gaitzetsi ditu eta elkartasuna adierazi die biktimen senideei eta adiskideei prentsa-ohar bidez. Elkarretaratzea ere egin zuten, atzo, astelehena Herriko Plazan.

Hona Udalaren jakinarazpena:

"Aretxabaletako Udalak erabateko irmotasunaz gaitzesten ditu bart Parisen gertatutako atentatu izugarriak. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei ere adierazi nahi die elkartasuna. Aretxabaletako Udalak bete-betean arbuiatzen du edozein indarkeria mota.

Une latz honetan, Euskadiko Udalok besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi dizkiegu Parisko hiriari eta Frantziako herri osoari. Edonola ere gertakari hauen iturburuak azterketa sakonagoa behar duela uste dugu. Puntu honetan talde bakoitzak ikuspuntu ezberdinak ditugu. Bakoitzari dagokio honi buruz sakonago hausnartzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak