Yolanda Arrieta idazlea gurasoen gidari izan da liburutegian

Mirari Altube Arrese 2015ko urr. 6a, 09:16
Yolanda Arrieta, liburutegian elkartutako gurasoei azalpenak ematen.

Bularretik mintzora egitasmoak antolatutako jardunaldian Yolanda Arrieta idazle bizkaitarra izan zuten lagun gurasoek joan den zapatuan liburutegian. Adi-adi eta ezin gusturago jarraitu zituzten haren azalpenak elkartutakoek.

Hona hemen Aretxabaletako haur liburutegiko kideek saioaren gainean egindako balorazioa:

"Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan gurasoentzako antolatu den bigarren lantegia izan da. Prestakuntza saio hauen helburuak, gurasoak eta orokorrean bitartekariak,  haur literaturaren mundura gerturatu eta sakontzeko aukerak ematea, baliabideak eskaintzea eta ohiturak sustatzea dira, besteak beste.

Larunbateko saioa egia esan, oso saio polita izan zen. Gurasoek irakurketa ozenean, poesian eta bat-bateko kontaketetan trebatzeko aukera izan zuten eta baliabide ugari jarri zen beraien eskura poliki-poliki, bakoitzak ahal duen neurrian eta denboran, ikasten eta praktikatzen jarraitzeko. Yolanda Arrietak oso ongi transmititzen du eta plazer bat izan zen bera entzutea.

Udaberrian egingo da hurrengo guraso lantegia eta orduan, emozioen hizkuntza eta haur literatura lantzeko aukera egongo da. Egitasmo honen informazio gehiago nahi duenak liburutegian jaso dezake".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak