UDA aurreratu den arren, banakoarekin konformatu behar izan da

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko urr. 4a, 18:59

UDAren bigarren taldeak bana berdindu du Urolaren kontra. Iban Rodriguezen mutilak hobeto hasi dira eta 12. minutuan aurreratzea lortu dute Yoel Berenguer-en gol bati esker. Gutxira beste aukera bat izan dute 2-0ekoa egiteko baina ez dute asmatu. Hortik aurrera indarrak parekatzen joan dira eta 38. minutuan Zumarragako taldeak berdintzea lortu du. Markagailua ez da gehiago mugitu. Joko handirik gabeko lehia izan da eta partiduaren amaieran aretxabaletarrei igarri zaie jokalariz oso justu dabiltzala –16 jokalarik osatu dute deialdia–. Puntu ona UDArendako kontuan hartuta Urola ligako oilarretako bat dela. 

Ohorezko Preferenteko beste taldeei dagokienez, gol festa izan da nagusi aste bukaeran. Mondrak launa berdindu zuen Beasainen erabat eroa izan zen partidu baten; markagailuan atzetik hasi ostean 3-4 aurretik jartzea lortu zuten baina 90. minutuan beasaindarrek berdintzea lortu zuen. Josu Zubiaren mutilek ez dakite oraindik zer den galtzea denboraldi honetan, eta hirugarrenak dira bederatzi puntutik zazpi erdietsita. 

Bestalde, Bergarak galdu egin du Ikasberriren kontra (2-1) eta Antzuolak ligako lehen puntua lortu du Azpeitiko Lagun Onak taldearen aurka hiruna berdindu ostean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak