2015/10/16 22:00

Antzerkia

'Fausto, herritar eredugarri' antzezlana

'Fausto, herritar eredugarri' antzezlana
Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta

La Noruega antzerki taldeak Fausto, herritar eredugarri antzezlan elektronikoa eskainiko dute. Galder Perezek zuzendua da eta aktoreak Mikel Losada, Miriam K. Martxante, Lander Otaola eta Diego Perez.

Faustoren mitoa gaur egunera ekarriko dute. Kartzelan preso dago Fausto. Indultua eskainiko diote, Madame Demokraziarekin ezkontzea onartu eta, ondorioz, herritar eredu bihurtzea onartzen baldin badu. Horrela bada, Faustok Ongizatearen bidea, ezkontzarekin hasiko du, noski, Mefistofeles emaztetzat onartuz.

Sarrera, 4 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak