Sanmigelak Aretxabaletan

Ramon Eraña izan dute gogoan sanmigeletan

Mirari Altube Arrese 2015ko ira. 28a, 09:08

Sanmigel bezperatan esan zien agur Ramon Eraña aretxabaletarrak senideei, lagunei eta herrikideei eta horiek gogoan izan dute jaiotan. Zapatu iluntzean, Beinke-Loramendi dantza egin bitartean, Herriko Plaza gainezka zela, Anjel Bergaretxe lagunak hura ekarri zuen gogora.

Katalin Antxiak egindako irudiak adi jarraitu zituen aretxabaletarren dantzak plazako oholtzatik. Eta ondoren, irudi hori eman zioten Julitori, Erañaren lagun handiari, azken egunera arte alboan izan duenari. Bai txistulariek, bai dantzariek, bai herritarrek hunkituta entzun zituzten Bergaretxeren berbak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak