UDA, jaitsiera postuetatik irten ezinda

Maialen Torres 2015ko ira. 27a, 12:00

Bina gol sartuta, berdinketan amaitu zen atzo UDA eta Bermeoren arteko norgehiagoka. Aretxabaletarrek, beraz, ezin izan dute sailkapenaren 19. postutik ihes egin eta jaitsiera postuetan jarraitzen dute.

Aurkariak ez dituzte urruti, ordea, eta hurrengo jardunaldian emaitza ona lortuz gero, posible izango lukete postu batzuk gora egitea. Izan ere, postu bat goitik duten Alaves S.A.D "B" taldearekin puntu berdinketa dute –bosna puntu dituzte bi taldeek–. Aurrera de Vitoria C.D. eta Berio F.T. harrapatzeko, berriz, berdinketa baino ez dute behar, hori bai, beti ere aipatutako taldeek galduko balute. Horrekin nahikoa izango litzateke jaitsiera postuetatik irteteko.

Dena den, puntuak eskuratzea ez da erraza izango datorren jardunaldian, etxetik kanpo aritu beharko baitute sailkapeneko lider den Zamudioren kontra.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak