Lausitta kaleko eta Larrin plazako errepideari noranzkoa aldatuko dio Udalak

Josu Bilbao 2015ko uzt. 30a, 11:59

Otalora eta Lausitta kaleen artean autoendako noranzkoa aldatuko egingo du Aretxabaletako Udalak. Atzo, erabakia hartzeko akordio batera heldu zen Udala, eta horrela Larrin plazatik Txarapearako noranzkoa orain dagoenaren alderantzizkoa izango da. Aldaketa lanak noiz hasiko dituzten ez dute oraindik zehaztu, baina abuzturako egingo dituztela espero du Aretxabaletako Udalak.

Noranzkoa aldatzearen arrazoi nagusia hurrengoa izan da. Hasieran Otalora kalea oinezkoendakoa izango zela aurreikusi zen, baina azkenean ez denez bakarrik oinezkoendakoa izango, ez da beharrezkoa trafikoa Txarapearantz desbideratzea.

2008. urteko otsailean, Lausitta kaleko noranzkoa aldatu egin zuten, Lausitta auzoko bizilagunei Arrasatera joatea samurtzea gura zuen-eta Udalak erabakiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak