LKSk egingo ditu Aretxabaletako Copreci lantegia handitzeko lanak

Goiatz Arana Begiristain 2015ko uzt. 21a, 11:44
Copreciren Aretxabaletako lantegia.

LKSri esleitu zaizkio Coprecik Aretxabaletan duen lantegia handitzeko ingeniaria eta eraikuntza zerbitzuak, giltza eskura formatuan: eraikin berri bat jasoko da, bertan dagoen aparkalekuaren gainean. 1.300 metro koadro eta bi solairu izango ditu, eta lehenengo solairua egungo lantegiarekin komunikatuta egongo da, ekoizpen saila handitu ahal izateko. Beheko solairuak aparkalekua izaten jarraituko du.

Copreci etxetresnen osagaien munduko fabrikatzaile garrantzitsuenen artean dago, eta lehena da gas eta indukzio erregulazioaren osagaietan. Gaur egun, 1.400 langile ditu eta, Aretxabaletakoaz gain, beste sei lantegi ekoizle ditu, Txina, Txekiar Errepublika, Brasil, Mexiko, Italia eta Turkian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak