Auzoko nagusiena eta gazteena omendu dituzte Portasolen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko uzt. 21a, 10:49

Auzoko gazteena da Ahndedou, orain urte eta hiru hilabete etorri ziren haren gurasoak Mauritaniatik Aretxabaletara. 53 urte daramatza dagoeneko Carrascok Portasol auzoan bizitzen. "Gustura bizi dela bertan eta auzokoak, bere jaiak direla" kontatu du pozik oparitu dioten lora sorta eskuetan zuela. Mohamed Mbarek, omendutako txikiaren aitak ere eskerrona adierazi du, auzoan gustura dagoela gaineratuz.

95 urte ditu Anastasia Carrasco Arroyok eta aurtengo otsailean jaio zen Mohamed Vadil Ahndedou; biek ala biek jaso dute gaur, domeka, auzoko jai batzordearen eskutik omenaldia eta opari bana.

Asteburu osoan askotariko ekitaldiekin betetako egitaraua omenaldiarekin eta haur eta gazteentzako  ekarritako zezentxoekin eta poniekin jolasean borobildu dute jai-asteburua. Antolatzaileak nekatuta, baina gustura ziren auzotarren parte-hartzearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak