Theskarga taldearen doinuek bete dute Durana

Ander Larrañaga 2015ko mai. 29a, 21:00

Jendez beteta hasi dituzte Gazte Ekimenekoek aurtengo 'Gazte Eguakotxak'. Aretxabaletako harrobitik ateratako Theskarga taldeak ireki du ekimena eta herritar, familia zein lagunak hurbildu dira gaztetxo horien musika entzutera.

Udaletxe zaharrean bildu dira eta ska eta rock doinu dantzagarriek busti dute udaletxe zaharreko ingurua. Horretaz gainera, jatekoa eta edatekoa ere han bertan eskuratzeko aukera izan dute gerturatutakoek.

Datorren egubakoitzean, ekainaren 5ean, bertso musikatuak eskainiko ditu Oskar Estangak Lekaixoka bertso eskolakoekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak