Joseba Larrinaga izena duen euskaltegi egokitua zabaldu dute Deustun

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 22a, 08:00
Juanito Larrinaga euskaltegiaren izena erakusten.

Joseba Larrinaga izena jarri dio Saiatu fundazioak Deustun (Bizkaia) zabaldu duen euskaltegi egokituari. Joan den astean inauguratu zuten, eta Larrinagaren senideak eta lagun-minak bertan zirela ekitaldi apal baina hunkigarria eskaini zioten. Euskaltegiaren sarreran haren izen-abizenak eta argazkia jarri dituzte eta aitak, Juanito Larrinagak, jarri zuen ikusgai.

Elbarritasunak dituztenen kirola babestea eta sustatzea du helburu Saiatu Fundazioak. Eta orain euskaltegi egokitua ere badauka kirolari horiek euren beharretara egokitutako egoitzan ikasi ahal izateko euskaraz. "Hain zuzen Josebaren izaeraren berri ematen duten bi ezaugarri garrantzitsuenak dira horiek: euskara eta kirola", zioen Zuriñe Larrinagak, arrebak.

Maiatzaren 7an bete ziren bi urte Larrinagak bizikleta istripua izan zuela. Hala ere senideek eta lagunek, bai bertakoek eta bai kanpokoek, ondo gogoan dute hura eta haren izena eta izana ez ahazteko ekitaldiak egin dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak