Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Botoa lau alderdiren artean banatuta Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 24a, 20:00
Aretxabaletan botoak kontatzen.

Itxi dituzte Kurtzebarri eskolako ateak eta hasi dute boto kontaketa. 5.409 aretxabaletarrek izan dute botoa emateko eskubidea eta lau alderdiren artean –azken urteotako alderdi kopururik txikiena– hautatu dute Udal hauteskundeetan: EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta Irabazi.

Orain dela lau urte Bilduk lortu zuen boto kopuru handiena, 1.513, eta zazpi zinegotzi. Haren atzetik geratu ziren Aralar, 786 boto eta hiru zinegotzi; EAJ, 630 boto eta bi zinegotzi; eta PSE-EE, 262 boto eta zinegotzi bakarra. Hamahiru zinegotzi horiek osatu dute udalbatza.

Orain dela lau urteko joera betez gero EH Bilduk eskuratuko ditu boto gehien, beste arrazoi batzuen artean sekula baino batuago dagoelako ezker abertzalearen botoa. Hala ere, gobernuan egoteak beti dakar desgastea eta baliteke aldaketaren aldeko hautua egitea hainbatek. Azken hitza, baina, herritarrek emandako botoek dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak