Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Luis Mariano Gomez: "Ezkerreko politika egingo dugu, ekologista eta feminista"

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 21a, 13:30
Luis Mariano Gomez eta Jose Luis Merino.

"Irabazin beste era bateko politika egingo dugu, herritik herriarendako; parte-hartzeari eta gardentasunari garrantzia emanda", esan zuen atzo Irabaziko alkategai Luis Mariano Gomezek Aretxabaletako Mitarte kalean. Eta "ezkerreko politika" egingo dutela gaineratu zuen: "Ekologista eta feminista, gizarteko ahulenekin pentsatuz beti".

"Etika kodea gura dugu, eta soldatari eta urte kopuruari muga jartzea lanpostu publiko batean", esan zuen Gomezek. Eta gaineratu zuen sustatuko dituztela enplegurako, etxebizitzarako eta kulturarako aukerak, "inolako diskriminaziorik gabe". Eta Irabaziren aldeko botoa eskatu zuen: "Batzeko garaia da. Aldatzeko ordua da eta posible da, hortaz, maiatzaren 24an bozka ezazu Irabazi; oinarrian daudenak mugituz gero dorreek dar-dar egiten dutelako".

Hipotekek kaltetutakoei laguntzeko plana ezertan ere ez

Deba-Urola barrutiko zerrendaburu Juan Luis Merinok, ostera, zergatik aurkeztu den Irabazi Batzar Nagusietara argitu zuen atzo Aretxabaletan: "Benetan garrantzitsuak diren bi gaiengatik: enplegua eta etxegabetzeak". Orain arte Aldundia gobernatu duen Bilduri zera esan zion: "Plana egin zuen Bilduk Gipuzkoako abokatuen elkargoarekin batera hipotekek kaltetutakoei juridikoki laguntzeko, eta hutsaren hurrengoa izan da plan hori. Izan ere, oraindik ez dakigu zer egin duten eta zein asmorekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak