500 euroko eta 20 euroko bonoak zozketatuko ditu Aretxartek

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 19a, 11:18
Aretxabaletako Aretxarte merkatarien elkartea.

Aretxarte merkatarien elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenek txartelak jasoko dituzte maiatzaren 31 bitartean, eta ondoren, horien artean 500 euroko bonoa zozketatuko dute. Irabazleak bono hori ekainaren 6an erabili beharko du.

Irabazleak ekainaren 6an, zapatu goizean, gastatu beharko ditu 500 euroak Aretxarteko komertzioetan.

Bestetik, Aretxarte elkartean dauden tabernariek 20 euroko bost bono zozketatuko dituzte. Bono horiek ere bertako tabernetan erabiltzeko izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak