Sergio Gartzia eta Nere Arregi azkarrenak Otala Zelaiko krosean

Mireia Bikuña 2015ko mai. 17a, 14:05

Oñatiarrak 27.01eko denbora egin du eta arrasatearrak 31.33. Bikote mistoetako lasterketa Igor Martinez eta Ane Zabala arrasatearrek irabazi dute. Guztira, 107 korrikalarik parte hartu dute. Lasterketa nagusiaren aurretik, umeendako probak egon dira.

11:30ean hasi da lasterketa Otala Zelaiko bidegurutzetik. Handik Urkulu aldera hartu dute korrikalariek abiadura handiz. Lehen metrotik Beñat Arnaizek markatu du lasterketako erritmoa, eta abantaila ere hartu du. Hori zen bere estrategia. "Banekien Sergio atzean utzi behar nuela. Azken kilometrora elkarrekin helduz gero, atzean utziko ninduela banekien, eta erritmo azkarra ipini dut, baina...", esan du Arnaizek bukaeran.

Atzetik joanda, Gartziak harrapatu egin du helmugarako bi kilometro geratzen zirenean. Hainbat metro elkarrekin egin ostean, errepidea gogortu denean, erasoa jo du oñatiarrak eta bakarrik heldu da helmugara. 15 segundu atera dizkio Arnaizi.

Emakumeen lasterketa

Emakumeen lasterketa oso bestelakoa izan da. Nere Arregik bakar-bakarrik egin du ibilbide osoa. "Nire erritmoa ipini dut, eta oso gustura ibili naiz. Eroso. Ibilbidea ezagutzen dut eta hori abantaila da", esan du.

Edurne Elkoroiribek ere bere erritmoa egin du lasterketa, eta bigarren lekuan heldu da helmugara. 

Bikote mistoen proba

14 bikotek parte hartu dute bikote mistoen lasterketan. Igor Martinez eta Ane Zabala izan dira azkarrenak. "Seme-alabek korrika egin dute eta gu ere animatu egin gara azken orduan. Pozik gaude sariarekin", esan dute.

Sailkapenak

Mutilak

  1. Sergio Gartzia: 27.01
  2. Beñat Arnaiz: 27.16
  3. Miguel Angel Encina: 28.20

Neskak

  1. Nere Arregi: 31.33
  2. Edurne Elkoroiribe: 37.01
  3. Ana Ormaetxea: 40.57

Bikoteak

  1. Igor Martinez eta Ane Zabala: 34.10
  2. Danel Remirez eta Janire Arrizabalaga: 34.36
  3. Jose Manuel Navarra eta Naiara Casi: 35.38

Infantil mutilak

  1. Mikel Garro
  2. Eñaut Oskoz
  3. Pablo Berezibar

Infantil neskak

  1. Edurne Martinez
  2. Irati Gartzia
  3. Jone Esperesate

Alebin mutilak

  1. Xabi Gartzia
  2. Igor Mugartza
  3. Ekain Gartzia

Alebin neskak

  1. Maider Gonzalez
  2. Haizea Oses
  3. Ane Valle

Benjamin mutilak

  1. Kaiet Repecho
  2. Manex Ibarrondo
  3. Ugaitz Villar

Benjamin neskak

  1. Madalen Markuleta
  2. Maren Lezeta
  3. Eider Urkia
Erlazionatuak

Otala Zelai krosa 2015

Mireia Bikuña 2015 mai 17 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak