Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Xabier Igartua: "Talde ahaltsua eta sendoa osatu dugu, kudeaketarako behar diren ezaugarriak dituena"

Mirari Altube Arrese 2015ko api. 22a, 09:30

Aretxabaletako EH Bilduk aurkeztu du Udal hauteskundeetarako zerrenda; talde "anitza" eta ondo "gertatutakoa" Xabier Igartua zerrendaburuaren berbatan: "Injineruak, ekonomialariak, hezitzaileak, irakasleak… daude, hortaz, talde ahaltsua eta sendoa da. Kudeaketarako behar diren ezaugarriak ditu taldeak".

Atzo, eguaztena, Arkupen egindako ekitaldian aurkeztu zuen Aretxabaletako EH Bilduk Xabier Igartua zerrendaburuarekin batera taldean izango diren lagunak. Kudeaketarako "talde sendoa" hain zuzen ere Igartuaren esanetan: "Kudeatzeko gai dena, baina beti ere beste kudeaketa modu bat oinarri hartuta, geure ezaupidetik eta estilotik".  Eta pozik azaldu da guztiz "anitza" delako: "Gizon eta emakumeei dagokionez, adinari dagokionez, lanbideari…".  Eta gaineratu du guztiak direla EH Bildukoak: "EAkoak daude, Alternatibakoak, Aralarkoak eta inongo alderditan ez direnak egon; batzuk erakundeetan esperientzia dutenak eta beste batzuk ez, baina guztiok gara EH Bildu. Ezaugarri ezberdinekin eta matiz askorekin".

Oinarri sendoak dituela taldeak jakinarazi du Igartuak eta lanerako "gogotsu" daudela: "Lana ondo egin gura dugu, umil, jakinda nortzuk garen, nondik gatozen eta nora goazen".

Garapen ekonomikoa eta partehartzea

Programari dagokionez garapen ekonomikoak garrantzi handia duela egungo egoera kontuan hartuta jakinarazi du, baina arlo guztiak izanik garrantzitsuak: "Udalak ahalmen txikia du garapen ekonomikoaren arloan. Horregatik uste dugu mankomunitate mailan lantzen badugu baliabide gehiago izango ditugula eta ahalmen handiagoa izango dugula".

Eta herritarren partehartzea oinarrizkoa izango dela argitu du: "Herrirako lan egiteko eta udal jarduna egokia izateko derrigorrezkoa da partehartzea".

Aurkezpen ekitaldian Garazi Mugertza, Deba Urolako EH Bilduren hautagaia, izan zuten lagun.

Zerrenda osorik

Hona zerrenda osorik:

1. Patxi Xabier Igartua Bengoa

2. Ion Albizu Gonzalez

3. Oihane Etxebarria Arana

4. Irati Pagoaga Zaloña

5. Hector Prieto Rosado

6. Anjel Maria Bergaretxe Agirregabiria

7. Larraitz Garai Zapata

8. Aitziber Uribesalgo Aretxaga

9. Andoni Miguel Quintero

10. Araceli Herran Montoya

11. Pedro Mendieta Garmendia

12. Miren Lore Martinez Axpe

13. Andoni Altube Lasagabaster

Ordezkoak:

14. Amaia Idigoras Elkorobarrutia

15. Iñigo Louvelli Nieves

16. Larraitz Arando Ilarduia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak