Aise gainditu dute erronka eta 180 zuhaitz landatu dituzte Arbizelain

Mirari Altube Arrese 2015ko mar. 1a, 10:48
Arbizelain, 150 zuhaitz landatu baietz! zen erronka eta baita lortu ere. Landaketa Taldeak antolatuta eta Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu zuten zuhaitz landatzea eta atzo goizean elkartu Aretxabaleta eta Arrasate arteko mugan.
"10:00etan elkartu ginen 15 laguneko lantaldea eta tirri-tarra, tirri-tarra, 12:00etarako desafioa samur gainditu genuen eta pasatu ere bai. Azkeneen 180 zuhaitz landatu ditugu! Gustura geratu gara guztiok, bai antolatzaileak eta baita bertaratutako boluntarioak ere", jakinarazi dute landatzen jardundakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak