'Arbizelain, 200 zuhaitz baietz!' erronkarekin berriro joango dira aretxabaletarrak zuhaitzak landatzera

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 25a, 07:11
Zuhaitza landatzen otsailaren 22an Egileor baserri inguruan.

Joan den domekan 180 zuhaitz landatu zituzten Egileor baserri inguruan eta zapatuan, otsailak 28, beste 200 sartuko dituzte Arbizelai inguruan, Aretxabaletako eta Arrasateko mugan. Landaketa Taldeak, Loramendi Elkarteak eta Udalak egin dute dei eta Zuhaitz Egunean legez, herritar mordoa elkartu gurako lituzkete.

Astigarrak, lizarrak, arteak, urkiak eta beste hainbat mota landatuko dituzte. Landaketa Taldiaren asmoa da herrian degradatutako guneak berreskuratzea zuhaitzak eta zuhaixkak landatuta eta horretan dabil azken urteotan. Hala, oraingoan Arrasate eta Aretxabaleta arteko errepide inguruan landatuko dituzte zuhaitzok.

Laguntzera joan gura duenak 10:00etan agertu behar du Mugarriko (Lidl) aparkalekuan. Dena den, aurrez izena emateko eskatu dute eguraldi txarragatik bertan behera geratzen bada ekimena edo beste edozer dela ezin bada egin abisua pasatzeko. Mezu bat bidali helbide honetara izena emateko: landaketataldie@gmail.com

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak