Korrika 19

Korrikaren etorrera girotzen hasiko dira gaur material salmentarekin

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 24a, 16:54
Asteko egitaraua.

Korrika batzordeak lanean jarraitzen du eta astean egingo ditu lehen ekitaldiak kalean. Hala, materiala salduko dute gaur, eguaztena, eta egubakoitzerako, otsailak 27, jai giroa sortuko dute plaza inguruan umeendako tailerrak jarrita eta kantu-bertso txikiteoa eginda.

Korrika batzordea atzo, hilak 24, elkartu zen 18:30ean, Arkupen, martxoko ekitaldiak zehazteko; hurrengo hilabetean egin gura baitituzte Mihiluze, bertso afaria, Korrika Txikia eta beste hainbat kontu.

Halaber, gaur, materiala saltzeko gunea jarriko dute 17:00etatik 20:00etara bitartean, udaletxe zaharrean. Eta egubakoitzean, otsailak 27, Korrikaren etorrera girotzen hasiko dira. Hona egitaraua:

  • 17:30etik 20:00etara, Korrika materiala salgai Herriko Plazan
  • 17:30etik 20:00etara, tailerrak umeendako Herriko Plazan
  • 19:30ean, kantu-bertso txikiteoa Herriko Plazatik abiatuta

Eta astelehenetik eguenera bitartean Korrika lagun egiteko eta materiala eskatzeko aukera egongo da Loramendiren bulegora joanda, 16:00etatik 18:30era.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak