Korrika girotzeko ekitaldiak antolatzen dabil Korrika batzordea

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 13a, 08:00
Korrika batzordeko kideak lehen bilera egin zutenean.

Hilabete pasatxo geratzen da Korrika martxan jartzeko eta Aretxabaletako batzordea buru-belarri dabil lanean azken asteotan. Hurrengo bilera otsailaren 18an da, eguaztena, 18:30ean, Arkupen.

Hainbat kontu zehaztu dituzte dagoeneko: Korrika Txikia, bertso txikiteoa, bertso afaria… eta guztiak lotzen hasiko dira orain. Batzarra irekia da eta lanerako gertu dauden guztiak hartuko dituzte pozik: "Hemendik aurrera lan asko egongo da eta boluntarioek ateak zabalik dituzte", dio Nerea Egurzak, Aretxabaletako Korrika batzordeko koordinatzaileak.

Materiala otsailaren 23tik martxoaren 1era

Gero eta gutxiago geratzen da Korrikaren testigua dantzan hasteko eta horren berri ematen eta hori girotzen hasiko dira Aretxabaletan ere. Bertso txikiteoa eta bertso afaria antolatzeko asmoa dute, baina oraindik zehazteko dituzte egunak. Era berean, 19. Korrikarako sortutako materiala ekarriko dute eta otsailaren 23tik martxoaren 1era bitartean erakutsi Loramendi elkartean. "Kalean ere jarriko ditugu postuak hori erakusteko eta Internet bidez ere eros daiteke", jakinarazi du Egurzak. Beste edozein eratako argibideak gura dituenak, Korrika lagun egin edo kilometroa erosi, Loramendira jo dezake; baita mezu bat bidali ere honako helbidera: korrika19debagoiena@gmail.com.

Korrika Txikia ere egingo dute azken urteetan legez; martxoaren 23an izango da, Korrika herrira iritsiko den egun berean.

Korrikaren ibilbidea, bestetik, dagoeneko zehaztuta dago eta Aretxabaletatik bi bider pasatuko da aurten. Hona: Mugarriko biribilgunea (8:04); kuartela; Durana kalea; Araba ibilbidea; Fagor Ederlan irteera (8:20); Eskoriatzako biribilgunea; Atseden taberna; Copreci lantegia; Kurtzebarri eskola; eta Aramaioko biribilgunea (8:45).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak