Korrika batzordeak bihar, martitzena, egingo du bigarren bilera

Mirari Altube Arrese 2015ko urt. 26a, 15:07

Aretxabaletako Korrika batzordea hasita dago lanean eta bihar, urtarrilak 27, bigarren batzarra egingo dute. Arkupe kultur etxean elkartuko dira, 18:30ean, eta lanerako gogoz dauden guztiak pozik hartuko dituzte.

Lehen bileran herriko ikastetxeetako eta hainbat elkartetako ordezkariek hartu zuten parte: Arizmendi ikastola (Basabeazpi eta Almen), Pausoka haur eskola, Lanbide eskola, Kurtzebarri eskola, Loramendi elkartea eta Udala.

Landu zituzten gaien artean daude honakoak: Korrika eguneko egitaraua; Korrika txikia; Korrika laguna; eta herriaren apainketa eta girotze lana.

Bigarren bilera horretan kontuak zehazten eta lotzen hasiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak