Otsail erdirako gertu izango da Gernika plazako jolasgunea

Mirari Altube Arrese 2015ko urt. 22a, 16:49
Gernika plazan obrak hasita.

Gernika plazako jolasguneko lanak eguaztenean, urtarrilak 28, hasiko dituzte. Aurretik, baina, orain dauden elementuak kendu behar eta astean hasi dira Udal langileak horretan. Orain arte bertan egon diren zabuak Arizmendi ikastolak jasoko ditu. Behin jolasgune berriaren muntaia lanak hasita aste pare bat –eguraldia lagun– beharko dute guztia bukatzeko. Udalak jakinarazi du nahiz eta lanean jardun astelehenetako azoka bertan egingo dela beti legez.

Udalak parte-hartze bidez hautatu du Gernika plazako jolasgunea. Hiru proiekturen artean aukeratu ahal izan zuten batetik ikastetxeetako neska-mutikoek eta bestetik, herritarrek. Eta hautatua izan zen Lappset enpresak egindakoa.

Zortzi aktibitate ezberdin izango ditu jolasguneak, horien artean daude sei metroko garaiera duen etxetxoa, hamaika metroko txirrista, eta kulunkak. Baita esfera itxurako jolasak ere, lurrean. Hori horrela, osagai batzuk ume txikiendako dira eta beste batzuk nagusiagoendakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak