Aretxabaletako Ibarra kiroldegia "kirolaz eta ilusioz" bete zen egubakoitzean. Arizmendi Ikastolako kirol taldeen aurkezpena egin zuten, eta han batu ziren modalitate ezberdinetako 331 jokalari. Gazteenak 8 urtekoak ziren, eta zaharrena 33 urtekoa.
Horiekin lanean diharduten 25 entrenatzaile eta arduradunek ere ez zuten hutsik egin. Taldekako argazkiak egin zituzten eta bukaeran, denok batera elkartu ziren erretratu erraldoia egiteko."Kirolaren festa" izan zen.
Federatuak eta harrobikoak
Futbola, areto-futbola, areto-futboleko eskola, boleibola, igeriketa, eskalada eta squasha. Horiek dira Arizmendik dituen modalitateak. Guztira, 13 talde eta bakarka lehiatzen diren 78 kirolari: 67 igeriketan, sei eskaladan eta bost squashean.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak