Loramendi elkartearen Argazkizkiak lehiaketak baditu irabazleak

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko abe. 20a, 11:36
Irabazleak sari banaketa ekitaldian.

Atzo arratsaldean banatu zituzten hiru sariak eta irabazleak pozik azaldu ziren. Loramenditik aurreratu dutenez, "ederrak izan dira jasotako lanak eta ez da erraza izan aukeratzea".

Ametsa izan da aurtengorako aukeratutako gaia eta hori oinarri hartuta aurkeztu dituzte lanak –argazkiak testuarekin lagunduta– parte-hartzaileek. Aipatzekoa da, lehen eta hirugarren saria talde berak jaso duela.
 
Hauek dira aurtengo sarituak:
  • Lehen saria: Berba argazkia+ bertsoa: Asier Iriondo, Gorka Blanco eta Nerea Arrese
  • Bigarren saria: Jone eta biok argazkia + ipuina: Beñat Arizabaleta Irure
  • Hirugarren saria: Hesian argazkia+ bertsoa: Asier Iriondo, Gorca Blanco eta Nerea Arrese.

Loramendi euskara elkartetik eskerra keman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei eta baita datorren urtean parte hartzera animatu ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak