Atzerriko film labur onenaren saria jaso du Gorgonzolan Aratzek egindako 'Olympics'ek

Mirari Altube Arrese 2014ko urr. 20a, 08:47
Aurtengo sariaren berri ematen duen plaka.

Saria jaso du Aratz elkarteko kideek egindako Olympics filmak aste bukaeran Gorgonzolan (Italia) egindako zinemaldian. Atzerriko fim labur onena izendatu dute Festival de Cinema Nuovo lehiaketan. Aretxabaletarrek egindako esfortzuak saria jaso du beste behin.

Filmaren aurkezpena Aretxabaletan

Olinpiadak gai hartu egindako filmarekin pozik azaldu ziren Aratzeko eta Atzegiko kideak Aretxabaletan egin zuten aurkezpenean, eta orain saria jaso du horrek. 

Gorgonzolako zinemaldian hainbat aldiz egon izan dira Aratzeko kideak eta gehienetan lortu dute sariren bat edo beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak