UDAk Touringen aurkako partidua dominatu eta irabazi egin zuen

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko ira. 14a, 19:52

Partidua nahiko ondo dominatzea lortu zuen UDAk domekan. Joku aldetik ez ziren oso fin ibili etxekoak, baloiarekin ere ez ziren oso ondo moldatu, baina hala ere, partiduaren lehenengo eta bigarren zatiak dominatzea lortu zuten Aretxabaletakoek.

Touring taldeko jokalariek, bestalde, ez zuten lortu partiduan lan handiegirik egitea, eta beraz, UDAk nahiko erraz menderatu zuen ligako lehenengo partidua. Garaipenaren gola Ander Fernandez jokalariak sartu zuen hegaleko falta bat errematatuta, partiduaren 60. minutuan.

Bigarren zatiaren amaiera aldera aurkariek gola sartzeko aukera garbi bat izan zuten, baina ez zutenez aukera hori ondo aprobetxatzen jakin, markagailuan 1-0 jartzen zuela bukatu zen jardunaldia.

UDA taldeko entrenatzailea den Gorka Valle "pozik" zegoen bere mutilek partiduan egin zuten lanarengatik: "Liga hasierako lehen partiduak zailak izaten dira orokorrean. Lehenengo partidurako, gainera, urduri egoten gara baina jakin izan dugu urduritasunak alde batera uzten eta nahiko ondo moldatu gara Touring taldearen kontra. Partidua argi eta garbi dominatu dugu". Taldekideak "ondo" ikusi zituela ere gaineratu zuen, nahiz eta poliki-poliki joango diren denboraldi berriari erritmoa hartzen.

Irabazten jarraitzeko gogoz

Hurrengo partidua Martuteneren kontra jokatuko dute eta helburu garbi batekin joango dira aretxabaletarrak: partidua irabaztea. Horretarako, gogor entrenatzen jarraituko dutela adierazi du Valle entrenatzaileak eta "hobetu behar diren gauzetan hobetzen" saiatuko direla azaldu zuen. Denboraldia ondo joatea espero dute eta dauzkan  jokalariekin "pozik" dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak