Otala Zelai Eguna 2012

Mirari Altube Arrese 2012ko mai. 14a, 13:46
Fresko egin zuen atzo Aozaratzako zelai ezagunean, baina herritarrak hutsik egin barik bertaratu ziren eta jai giro polita sortu. Lasterketen ondoren animaliekin egin zuten jolas umeek, eta gero, bertsolarien eta trikitilarien txanda etorri zen. Bazkalostea, ostera, euskal musikak eta dantzariek girotu zuten. Azken urteotan legez paella txapelketa ere egin zuten, nahiz eta parte-hartzaile gutxi aurkeztu aurten, 8 bakarrik; hori bai paella goxoak gertatu zituzten. Hona sarituak: Lehenengoa, Koldo Zubillaga; bigarrena, Mireia Ignacio; eta hirugarrena, Javi del Fresno.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak