Sei herritarren 'Ideia Zaparrada' ikusgai Aretxabaletako Arkupen

Mirian Biteri 2013ko ots. 25a, 07:00

Erakusketa berria dago eguenetik Aretxabaletako Arkupen: Ideia Zaparrada proiektura aurkeztutako sei proposamenak. Horien gaineko azalpenak emateaz gain, Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumen sailak eginiko bakoitzaren balorazioa ere ageri da horretan. Albiste barruan, sei proposamenak eta erantzunak, osorik.

Egitasmoaren harira, Aretxabaletako Udalak jarritako baldintzak izan ditu kontuan Mankomunitateak proposamenak baloratzerakoan: hain justu, hondakinen bilketa gaika egitea, biztanleriaren %100ak derrigorrez parte hartzea, bilketa pertsonalizatua egitea eta, gutxienez, %80ko birziklatze-tasak lortzea.

Hil amaierara arte egongo da zabalik erakusketa, honako ordutegian: astelehenetik egubakoitzera bitartean, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, goizean.

Hemen, sei proposamenak eta erantzunak, osorik: 

'Ideien Zaparrada' Aretxabaletan: proposamenak eta erantzunak by Goiena Komunikazio Taldea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak