Puntu banaketa UDA eta Urolaren artean

Mireia Bikuña 2012ko aza. 1a, 20:40

Zumarragako taldea aurreratu da 72. minutuan, baina aretxabaletarrak gai izan dira berdinketa lortzeko: Oxel Apraitzek buruz lortu du 83. minutuan. "Ez dakigu puntu bat irabazi edo bi galdu ditugun", esan digute UDAko ordezkariek.

ARGAZKI GALERIA

Lehenengo zatia nahiko parekatua izan da. Urola atzean sendo egon da eta UDAk ez ditu defentsa zulatzeko bideak topatu. Bigarrenean, Zumarragako taldea aurreratu denean, Albistegiren taldeak erreakzionatzeko gai dela erakutsi du. Berdinketa lortu ondoren, lerroak aurreratu dituzte eta bigarren golaren bila joan dira, baina ez dute denborarik izan. Azken minutuetan euriak gogor astindu du, eta nekearekin batera, jokalariei indarrak bukatu zaizkie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak