Naturgas BBK Nuptse espedizioa: azken igoera

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urr. 23a, 11:01

Izotza eta arroka nahasten dituen eremuan, akatsik onartzen ez duten pendiz paregabeetan, hortxe aritu ziren aurreko eguaztenean, urriaren 17an, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabaltza, Nuptseko hegoaldeko hegalean tontor nagusira daraman korridoretik. Tontorrera iristeko zorian egon ziren, 160 metrora; geroz eta bortitzago jotzen zuen haizeak eragotzi zien balentria. Irudiek argi uzten dute hiru mendizaleek egindako igoera ederra eta estua.

"Tankera honetako paretak eskalatzerakoan pauso bakoitzeko jaisterakoan egin beharko duzuna etortzen zaizu burura. Esfortzu fisikoari gehitu behar zaion esfortzu psikologikoa da", esan zuen ondoren Mikel Zabaltzak. Nafarraren aurpegiak eta jaitsieraren hasierak esandakoa berresten dute. 14 ordu, 600 metro igo eta jaisteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak