Garaipenarekin itxura polita erakutsi du UDAk etxean

Mirari Altube Arrese 2012ko ira. 23a, 22:37

Denboraldiko lehen partidua jokatu du UDAk etxean eta itxura polita erakutsi zaleen aurrean. Touring izan du aurrez aurre, kontuan hartzeko taldea, baina gehiegi sufritu barik irabazi dio 2-1, nahiz eta galtzen hasi.

Indarrak parekatuta ibili dira biak ala biak hasiera-hasieratik. Lehenengo zatian etxekoak ez dira oso fin ibili defentsa lanetan eta zortzigarren minutuan iritsi da oreretarren gola. Zuloa topatu du Alberto Nagorek eta sareetara bidali baloia Iker atezainak ezer egiterik izan barik (0-1). UDA baina ez da behera etorri gol horrekin eta 21. minutuan Iker Sanchezek sartu du (1-1). 34. minutuan penaltia eskatu dute UDAkoek, hain zuzen Sanchez lurrera botatzeagatik, baina epaileak ez du ikusi halakorik.

Penaltia 49. minutuan

Lehenengo zatian ez, baina bigarrena hasi orduko iritsi da penalti hori, laugarren minutuan hain zuzen, eskuarekin ukitzeagatik baloia. Eta Iker Sanchezek indartsu jaurtita sartu du gola (2-1). Gora beherak izan dituzte gero etxekoek; aurrez gertatutako jokaldi politak egin dituzte lehenengo, baina ondoren beheralditxoa izan dute. Bigarren garaipena lortu zuen UDAk eta zaleak pozik sufritu barik etxeratu direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak