Iñurrategi, Vallejo eta Zabaltza oinarrizko kanpalekura bidean

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ira. 22a, 12:49

Espero bezala oinarrizko kanpalekura gerturatzen ari da NATURGAS BBK NUPTSE 2012 espedizioa: atzo, barikua, Namche Bazaar herrixkara heldu zen. 1.700 biztanleko herria, Nepalgo eskualde horretako handiena da eta sherpen hiriburutzat jotzen dute bertakoek. 3.400 metroko garaieran kokatzen da; eta Chukungerako noranzkoan, bide erdian. Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak oinarrizko kanpalekua bertan ezartzeko asmoa daukate.

Barajasetik astelehenean abiatu ondoren, martitzenean heldu ziren Katmandura hiru alpinistak eta eguenean Luklarako hegazkina hartu zuten. Zortea izan zuten, gainera, Hilamayarako bidean egingo duten azken geldialdian: bertako aireportu txikiak ateak itxi behar izan zituen behelainoaren eraginez, espediziokideak atera eta berehala.

Nuptsera hurbiltzeko ibilbidearen erdian aurkitzen dira orain euskal mendizaleak eta espero dute astelehenean iristea 4.700 metrora dagoen Chukung herrira. Eguraldia ez da ona izaten ari oraingoz, baina ateri dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak