Iñurrategi, Vallejo eta Zabaltza Nepaleko hiriburutik ateratzeko gogoz

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ira. 19a, 19:59

Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabaltzak azkar utzi nahi dute atzean Nepaleko hiriburua eta, horretarako, bizkortu nahi dituzte izapide guztiak, azken erosketak egin eta kontu handiz material guztia paketatu. “Geroz eta garestiago dago guztia hemen eta hiria ere gero eta zaratatsuago; ziztu bizian atera nahi dugu hemendik”, diote. 

Atzo, martitzena, heldu ziren Katmandura, 17:00etan, eta eguraldiak eusten badio bihar, eguena, aterako dira hegazkinez Luklara, Khumbuko eskualdean eta 2.860 metroko altueran dagoen herrira. Bertatik hasiko du NATURGAS BBK NUPTSE 2012 espedizioak oinarrizko kanpalekura eramango duen trekkinga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak