Gizonen dantza taldea sortu gura du musika eskolak

Mirari Altube Arrese 2012ko eka. 21a, 13:06

Leizarra musika eskolako kideek gizonen dantza taldea sortu gura dute datorren ikasturtean. Oinarrizko mailatik hasiko dira eskolak ematen. Interesatuek musika eskolara jo dezatela (943 08 10 01).

Leizarra musika eskolan ume asko dabiltza euskal dantzak ikasten, baina hutsune handia dagoela igarri dute gazteen eta helduen artean "batez ere gizonen artean". Horregatik, euskal dantzak ezagutzeko aukera zabaldu gura diete horiei, gizonen dantza taldea sortuta: "Euskal dantzak guztionak direlako, gure kulturaren zati garrantzitsua direlako eta guri dagokigulako ondare hori bizirik mantentzea", diote.

Hutsetik –dantza samurrenetatik– hasteko asmoa dute, beti giro ona nagusi dela. Interesatuek eta argibide gehiago gura dutenek musika eskolara jo dezatela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak